Alojamientos rurales

Mapako ikonoa: 

LARRE-AUNDI NEKAZALTURISMOA

Telefonoa: 
943 51 57 63
Helbidea: 
ZAMALBIDE AUZOA - ALDURA ALDEA, 6
Jarduera: 
Baserria. Barazkiak. Behi haragia. XIX. mendeko baserria guztiz eraberritua baina antzinako baserriaren egitura mantenduz. Kokapena lasaia du, landa eremuan eta naturaz inguratuta baina hiritik asko aldendu gabe. Xarma handikoa eta maina handiz eraberritua. Egongela zabala du tximiniarekin, jangela, sukaldea erabiltzeko aukera (ostatua hartzen dutenentzako), amankomunako komuna, sei gela bikoitz handi komunarekin eta mendira begira dauden banakako terraza hornituekin eta Telebista TDTrekin.

AITZARRI LANDETXEA

Telefonoa: 
943 49 17 10
Helbidea: 
KARRIKA AUZOA - ERROTAURRE ETXAIDIA 11
Jarduera: 
Ostatua. Landetxea. Landa ingurunean kokaturiko eraikuntza berriko etxea, estudio eta apartamentu batez horniturik, sarrerak independenteak direlarik. ESTUDIOA: gune zabala, errezeldun ohe batekin, tximinia, sofa-ohea, guztiz hornituriko sukaldea. Telebista eta bainugela osoa. Hau guztia haritzaz eta harriz dekoratua. Elbarrituentzat egokitua. APARTAMENTUA: bi logela, egongela sofa-ohearekin, telebista, guztiz hornituriko sukaldea eta bainugela osoa, haritzaz eta harriz dekoratua.