Zer da GEIS?

Mapa honetan OARSOALDEAko enpresak (industria, merkataritza eta zerbitzuak) eta eskualdeko industrialdea/zerbitzu eraikinetan/saltoki-guneetan/hirigune desberdinetan beraien kokapena aurkitu dezakezu.

Mapa edo baliabideen gida birtuala ikuspuntu bikoitzarekin prestatu da:

Oarsoaldeko enpresen (industria, saltokiak eta zerbitzuak) aurkezpen erakustoki gisa.

Ordezkatuta zein geografikoki bertan kokatua dauden enpresen publizitate plataforma edo aurkezpen merkatari-tekniko gisa.

Ezaugarri batzuk:

Eskualdeko edo zonaldeko ENPRESA-EHUNAREN ERAKUSTOKI bat osatzen dute eta bertako enpresen aurkezpen birtual bat egiten dute barnean duen bilaketa eta aurkezpen sistema aurreratu baten bitartez.

Enpresa bakoitza bere leku zehatzean kokatzen du mapan.

Enpresa hauen jardueraren eta eskaintzen duten produktuen informazioa ematen du.

Sarean eguneratutako telefonoa, helbide elektronikoa, web orria, helbidea… eskaintzen duen GIDA bat da.

ENPRESEN ZERRENDAK TAULA-FORMAn DAUDEN DATUEKIN lortzea ahalbideratzen du, mailingak, dei zerrendak edo bestelakoak egiteko hautatze eta sailkapen egokienekin.

Enpresa-ehunaren Mapa Birtual honetan (http://www.oarsoaldea.net/mapako) Oarsoaldeako enpresa (industriak, saltokiak eta zerbitzuak) guztien informazioa aurki dezakegu.

Tresna hau etengabean eguneratua edukitzeko zure laguntza beharrezkoa zaigu. Horri esker gida birtuala ahalik eta eguneratuen edukiko dugu.
Zure datuak eguneratzeko:

Informazioa sartzea erraza da, Interneten konektatu, http://www.oarsoaldea.net/mapako helbidean sartu eta zure enpresa aurkitzeko bilaketa aukera erabiltzea besterik ez duzu eta behin hor zaudela, “Zerbait aldatzea proposatzeko” botoia sakatu. Zure enpresari buruzko aldatu edo zabaldu nahi duzun informazio guztia atal honetan azaldu behar duzu. Proposatutako aldaketa guztiak Garapen Agentziara iritsiko dira zuzenean, non zuk adierazitako informazioa eguneratuko dugun.

Alta hartzeko eta zalantzak argitzeko:

Oarsoaldearekin 943 49 41 29 (Rosa Macías) telefonora deituz edo mapavirtual@oarsoaldea.net helbidera idatziz jarri zaitezke harremanetan.

Orrialde hau guretik gertu dauden enpresa askoren informazioa ezagutzeko oso interesgarria dela iruditzen zaigu, baino batez ere, bertan momentu guztietan modu eguneratuan egoteko eta beren instalazio, produktu, promozio, eskaintza, katalogo, zerbitzu… aurkeztu ahal izateko.

Mapa Birtuala enpresei eskainitako zerbitzu bat dela kontutan hartuta, orrialde hau bisitatu eta erabiltzea, informazioa lortu zein zure enpresa “promozionatzeko”, animatu nahi dizuegu.

Gainera, zure enpresako web orrian Mapa Birtualera zuzentzen duen esteka bat jarri dezakezu zure instalazioen kokalekua zehazteko.