Jarduera:
Ostatua. Aterpea. Arritxulo, Oiartzungo udal-aterpetxea Aiako Harria Parke Naturalean murgilduta dago, pribilegiozko ingurunean, mendiz eta landaretzaz inguratuta. 80 toki ditu, baita egongela, tailerrak, jangela, ikus-entzunezkoen aretoa eta eskalada-murrua ere. Kanpoaldean kanpin-denda ere jar daiteke. Aterpetxe honek energia berriztagarriekin funtzionatzen du.WIFI.