Alojamiento

Mapako ikonoa: 

HOTEL RESTAURANTE USATEGIETA

Telefonoa: 
943 26 05 30
Helbidea: 
GURUTZE AUZOA, MALDABURU BIDEA, 15
Jarduera: 
Usategieta hotel jatetxea pribilegiozko ingurunean kokatuta dago, mendiz inguratuta, naturan bertan murgildurik. Paraje horretatik Jaizkibel Mendia eta Aiako Harria granitozko mendilerro ederra ikus daitezke. Gela handiak ditu eta landa-estiloz apainduta daude. Hala ere, bakoitzak berezko nortasuna du. Jatetxean ere landa-giro abegitsua arnas daiteke. Karta, kalitate handiko denboraldiko produktuetan dago oinarritua.

PELUAGA NEKAZALTURISMOA

Telefonoa: 
943 49 25 09
Helbidea: 
GURUTZE AUZOA - ARKALE BIDEA 31
Jarduera: 
Ostatua. Nekazalturismoa. Peluaga XV. mendeko euskal baserria da eta 1999. urtean erabat berritu zuten. Eraikina tokiko harri eta egurrekin egina dago eta pinturak xarma berezia eskaintzen dio baserriari. Hiru solairutan banatuta, baserriak 1.100 m2 ditu. Beheko solairuan harrera-lekua, telebista, irakurketa-gela, sukaldea, bainua, jangela eta ataripea daude. Lehenengo solairuan sei gela bikoitz daude. Guztiek bainua dute eta berogailu zentralez hornituta dago. Hirugarren solairuan ganbara eta egurrez estalitako terraza daude.

GURUTZE BERRI

Telefonoa: 
943 49 06 25
Helbidea: 
GURUTZE AUZOA, BIZARDI PLAZA 7
Jarduera: 
Ostatua. Hotela*. Jatetxea. Gurutze Berri hotela Oiartzungo Gurutze auzoan dago, ingurune harrigarrian, natura bete-betean, Aiako Harria granitozko mendilerro ederraren pare-parean eta Santiago Bidearen pasabidean. Erraz bisita daitezke inguruetako beste herriak eta hiriak, hotela oso ondo komunikatuta baitago. Kokapena:

HOTEL BERRI VERSALLES

Telefonoa: 
943 51 20 45
Helbidea: 
VERSALLES AUZOA - ALTO CAPUCHINOS 9
Jarduera: 
Zure negozio-bidaian, oporretan, edo asteburuko irteeran merezitako atsedena. Edozein moduan, Berri Versalles Jatetxe Hotela, leku paregabea da atseden eta indarrak hartzeko, sekulako bazkaria dastatzeko eta behar duzun guztia eskura izateko. Horrela, zure egonaldia gure artean esperientzia ezin hobea izango da. Hau guztia inguru zoragarri batean.

BELABARATZ ATERPETXEA

Telefonoa: 
943 44 96 40
Helbidea: 
ZAMALBIDE AUZOA
Jarduera: 
Belabaratz, Errenteriako udal-aterpetxea, Zamalbiden dago. Zamalbide Errenteriako landa-auzoa da. Mendiz inguratuta eta baserri desberdinetatik hurbil, aterpetxean landa-inguruneaz goza daiteke. Belabaratz aterpetxetik gertu autobus publikoak geltokia du, beraz, erraza da Errenteriaraino iristea.

ARROKAUNDIETA ATERPETXEA

Telefonoa: 
943 27 00 33
Helbidea: 
PASAI DONIBANE BARRUTIA - CTRA GI-3440 ERREPIDEA KM 4 MONTE JAIZKIBEL MENDIA
Jarduera: 
Arrokaundieta aterpetxea Jaizkibel Mendian kokatuta dago, Gipuzkoako kostaldeko mendirik altuenean. Aterpetxea, Pasaiako barrutirik ederrenetariko batean (Pasai Donibanen) aurki dezakegu. Bertan urtez urte itsas zaporeak bizirik dirau. Mendi bete-betean murgilduta dago, pribilegiozko ingurunean, landaretzaz inguratuta, eta kostaldetik oso hurbil.