Helbidea:
SAN PEDRO AUZOA - ARRAUNLARI, Z/G
Jarduera:
Mater Museoa Kantauri itsasoko atun ontzi klasiko bat da. Egurrez eraikia izan zen modu tradizionalak erabiliaz. Arrantzan ehunka bidaia egin ondoren, Itsas Gela elkarteak desegitetik libratu zuen, artisau-arrantzaren eta itsasoaren babesak duen garrantziaren inguruko ur gaineko museo bihurtzeko.
Ontzi - museo paregabe hau Pasaian porturatuta dago, Gipuzkoan, eta kostaldean zehar irteerak antolatzen ditu. Gainera itsaso-kultura eta marinel-bizitzaren inguruko ekintza ugari eskaintzen ditu, MATER Museoa benetako itsas ondare bizia bihurtuz.