Helbidea:
ERRENTERIAKO HIRIGUNEA - KAPITAIN ETXEA, KAPITAINENEA KALEA
Jarduera:
Errenteriako Hirigune Historikoaren muinean kokatua, berriki zaharberritutako XVII. mendeko eraikin batean, Jantziaren Zentroak, bisitariari Janzkeraren mendez mendeko bilakaera ezagutzeko parada eskeintzen dio, nahiz modaren historia eta janzkera usadioen bilakaera Euskal Herrian.
Bertan dugu jatorrizko euskal jantzien egungo bildumarik oparoena, garai desberdinetako 300 aletik gorakoa. Euskal Jantziak nagusi diren arren, Europear jatorriko jantziak ere daude ikusgai, denak ere XVIII. mendetik hasi eta 1.920 urterainokoak.