Turismo

Mapako ikonoa: 

ALBAOLA FAKTORIA

Telefonoa: 
943 39 24 26
Helbidea: 
PASAI SAN PEDRO BARRUTIA - ONDARTXO IBILBIDEA, 1
Jarduera: 
Euskal Itsas Kultur Erakundea.

ARDITURRI MEATZE GUNEA - COTO MINERO DE ARDITURRI

Telefonoa: 
943 49 45 21
Helbidea: 
ERGOIEN AUZOA - ARDITURRI BIDEA, 3
Jarduera: 
Meategia. Interpretazio zentroa. Duela 2.000 urte ezkeroztik ia jarraian ustiatuak izan diren meazulo bakarrenetakoak dira Ariturrikoak. Orain ia 20 urtez utzita egon den ingurua berreskuratu da, Real Compañía Asturia de Minas delakoak 1984an meategien ustiapena bertan behera utzi zuenetik, hain zuzen.

ELIZALDE HOTELA

Telefonoa: 
943 49 25 86
Helbidea: 
ELIZALDE AUZOA - IPARRALDE ETORBIDEA, 1
Jarduera: 
Ostatua. Hotela*. Elizalde Hotelak, natur gunean kokatua, aterpe bero eta erosoa eskeintzen du eta aldi berean Oiartzungo herriaz gozatzeko aukera ere bai. Bere arkitektura bereziak eta gaur egungo dekorazioak alojamendu egokia izatea bihurtzen du, lanera edo turismo moduan datozen pertsona guztientzako. Logela argitsuak, xehetasun zainduak eta konpartitzeko gune zoragarriak, zerbitzu atsegina eta profesionala, hotelera bueltatzeko aitzaki bikainak.

SAN MARKO GOTORLEKUA

Telefonoa: 
943 44 96 38
Helbidea: 
ZAMALBIDE AUZOA - SAN MARKO GOTORLEKUA, Z/G
Jarduera: 
Oarsoaldea eskualdearen interpretazio zentroa da. Behatokian, panel panoramikoa eta prismatikoa aurkituko ditugu. Sarreran berriz, eskualdearen maketa turistikoa, bisita gidatuen lokuzioa eta Oarsoaldako baliabide turistikoei buruzko panel esplikatiboak daude.

FANDERIAKO ERROTA - MOLINO DE FANDERIA

Telefonoa: 
943 44 96 06
Helbidea: 
FANDERIA AUZOA - DOLORES IBARRURI ZUMARDIA
Jarduera: 
Errota zaharraren instalazioak ikus daitezke. Gure ondare kultural, etnologiko eta tekniko-zientifiko modura erakusketa etengabea izateko berritu eta egokitua izan da. Zentro hau Ibaiaren Etxea da ere, hau da, Ibaiko Interpretazio Gunea . Ingurumen eta kultura-ondarea ezagutzeko eta hau kontserbatzeko, alegia. Izan ere, protagonista nagusia ibaia da, lurraldearen egitura ardatza izan dena burdinaren industria garaitik gaur egun inguratzen gaituen ibai ekosistemak merezi duen sentsibilizazioa lortu duen arte.

SOINUENEA

Telefonoa: 
943 49 35 78
Helbidea: 
ERGOIEN AUZOA - TORNOLA, 6
Jarduera: 
Museo hau Herri Musikaren inguruko dokumentazio eta erakusketa zentroa da. Mundu osoko musika-tresnen erakusketa bat dago eta gainera, hauen grabazioak ere entzun daitezke. Dokumentazio zentroa soinu-tresnen bilduma, liburutegia, fonoteka, irudi artxiboa eta tailerrak osatzen dute.

OIARTZUNGO TURISMO BULEGOA

Telefonoa: 
943 494 521
Helbidea: 
ELIZALDE AUZOA - AIALDE, 2
Jarduera: 
Oiartzungo informazio puntua.

PASAIAKO TURISMO BULEGOA

Telefonoa: 
943341556
Helbidea: 
PASAI DONIBANE BARRUTIA - DONIBANE KALEA 63(VICTOR HUGO ETXEA)
Jarduera: 
Neguko ordutegia: asteartetik larunbatera 10:00-14:00 / 16:00-18:00. Igandeak 10:00-14:00. Aste Santua, Uztaila eta abuztua: astelehenetik igandera 09:00-14:00 / 16:00- 19:00. Abenduak 24, 25, 31, urtarrilak 1 eta 6an itxita.

ERRENTERIAKO TURISMO BULEGOA

Telefonoa: 
943 49 45 21
Helbidea: 
ERRENTERIAKO HIRIBIDEA - MADALEN KALEA, 3
Jarduera: 
Errenteriako turismo bulegoa Neguko ordutegia: asteartetik larunbatera 10:00-14:00 / 16:00-18:00. Igandeak: 10:00-14:00. Aste Santua, Uztaila eta abuztua: astelehenetik igandera 09:00-14:00 / 16:00- 19:00. Abenduak 24, 25, 31, urtarrilak 1 eta 6an itxita.

AITZARRI LANDETXEA

Telefonoa: 
943 49 17 10
Helbidea: 
KARRIKA AUZOA - ERROTAURRE ETXAIDIA 11
Jarduera: 
Ostatua. Landetxea. Landa ingurunean kokaturiko eraikuntza berriko etxea, estudio eta apartamentu batez horniturik, sarrerak independenteak direlarik. ESTUDIOA: gune zabala, errezeldun ohe batekin, tximinia, sofa-ohea, guztiz hornituriko sukaldea. Telebista eta bainugela osoa. Hau guztia haritzaz eta harriz dekoratua. Elbarrituentzat egokitua. APARTAMENTUA: bi logela, egongela sofa-ohearekin, telebista, guztiz hornituriko sukaldea eta bainugela osoa, haritzaz eta harriz dekoratua.