Museos

Mapako ikonoa: 

JANTZIAREN ZENTROA - CENTRO DEL TRAJE

Telefonoa: 
943 49 45 21
Helbidea: 
ERRENTERIAKO HIRIGUNEA - KAPITAIN ETXEA, KAPITAINENEA KALEA
Jarduera: 
Errenteriako Hirigune Historikoaren muinean kokatua, berriki zaharberritutako XVII. mendeko eraikin batean, Jantziaren Zentroak, bisitariari Janzkeraren mendez mendeko bilakaera ezagutzeko parada eskeintzen dio, nahiz modaren historia eta janzkera usadioen bilakaera Euskal Herrian. Bertan dugu jatorrizko euskal jantzien egungo bildumarik oparoena, garai desberdinetako 300 aletik gorakoa. Euskal Jantziak nagusi diren arren, Europear jatorriko jantziak ere daude ikusgai, denak ere XVIII. mendetik hasi eta 1.920 urterainokoak.

MATER MUSEOA

Telefonoa: 
619 814 225
Helbidea: 
SAN PEDRO AUZOA - ARRAUNLARI, Z/G
Jarduera: 
Mater Museoa Kantauri itsasoko atun ontzi klasiko bat da. Egurrez eraikia izan zen modu tradizionalak erabiliaz. Arrantzan ehunka bidaia egin ondoren, Itsas Gela elkarteak desegitetik libratu zuen, artisau-arrantzaren eta itsasoaren babesak duen garrantziaren inguruko ur gaineko museo bihurtzeko. Ontzi - museo paregabe hau Pasaian porturatuta dago, Gipuzkoan, eta kostaldean zehar irteerak antolatzen ditu. Gainera itsaso-kultura eta marinel-bizitzaren inguruko ekintza ugari eskaintzen ditu, MATER Museoa benetako itsas ondare bizia bihurtuz.

ALBAOLA FAKTORIA

Telefonoa: 
943 39 24 26
Helbidea: 
PASAI SAN PEDRO BARRUTIA - ONDARTXO IBILBIDEA, 1
Jarduera: 
Euskal Itsas Kultur Erakundea.

ARDITURRI MEATZE GUNEA - COTO MINERO DE ARDITURRI

Telefonoa: 
943 49 45 21
Helbidea: 
ERGOIEN AUZOA - ARDITURRI BIDEA, 3
Jarduera: 
Meategia. Interpretazio zentroa. Duela 2.000 urte ezkeroztik ia jarraian ustiatuak izan diren meazulo bakarrenetakoak dira Ariturrikoak. Orain ia 20 urtez utzita egon den ingurua berreskuratu da, Real Compañía Asturia de Minas delakoak 1984an meategien ustiapena bertan behera utzi zuenetik, hain zuzen.

SAN MARKO GOTORLEKUA

Telefonoa: 
943 44 96 38
Helbidea: 
ZAMALBIDE AUZOA - SAN MARKO GOTORLEKUA, Z/G
Jarduera: 
Oarsoaldea eskualdearen interpretazio zentroa da. Behatokian, panel panoramikoa eta prismatikoa aurkituko ditugu. Sarreran berriz, eskualdearen maketa turistikoa, bisita gidatuen lokuzioa eta Oarsoaldako baliabide turistikoei buruzko panel esplikatiboak daude.

FANDERIAKO ERROTA - MOLINO DE FANDERIA

Telefonoa: 
943 44 96 06
Helbidea: 
FANDERIA AUZOA - DOLORES IBARRURI ZUMARDIA
Jarduera: 
Errota zaharraren instalazioak ikus daitezke. Gure ondare kultural, etnologiko eta tekniko-zientifiko modura erakusketa etengabea izateko berritu eta egokitua izan da. Zentro hau Ibaiaren Etxea da ere, hau da, Ibaiko Interpretazio Gunea . Ingurumen eta kultura-ondarea ezagutzeko eta hau kontserbatzeko, alegia. Izan ere, protagonista nagusia ibaia da, lurraldearen egitura ardatza izan dena burdinaren industria garaitik gaur egun inguratzen gaituen ibai ekosistemak merezi duen sentsibilizazioa lortu duen arte.

SOINUENEA

Telefonoa: 
943 49 35 78
Helbidea: 
ERGOIEN AUZOA - TORNOLA, 6
Jarduera: 
Museo hau Herri Musikaren inguruko dokumentazio eta erakusketa zentroa da. Mundu osoko musika-tresnen erakusketa bat dago eta gainera, hauen grabazioak ere entzun daitezke. Dokumentazio zentroa soinu-tresnen bilduma, liburutegia, fonoteka, irudi artxiboa eta tailerrak osatzen dute.

VICTOR HUGO ETXEA

Telefonoa: 
943 34 15 56
Helbidea: 
PASAI DONIBANE BARRUTIA - DONIBANE KALEA 63
Jarduera: 
Museoa. Pasaiako etxe tipikoa da eta Badiarako zuzeneko bidea du. XVII. mendean eraiki zen eta Victor Hugok 1843an Pasaian egindako egonaldian bertan hartu zuen ostatu. Victor Hugo liluratu zuen hemeretzigarren mendeko Pasaiaren esentziaz gozatuko dugu "Victor Hugo, oroimenera bidaia" erakusketari esker.

LUBERRI OIARTZUNGO IKASGUNE GEOLOGIKOA

Telefonoa: 
943 26 05 93
Helbidea: 
PG PAGOALDEA-ERGOIEN 41-42
Jarduera: 
Museoa. Ikasgune geologikoa. Luberrin Euskal Herriko historia geologikoa ezagutu ahal izango du bisitariak bertan erakusten diren harri, mineral eta fosilen bitartez. Era berean, Oiartzungo bailarako, Aiako Harria Parke Naturaleko eta Oarsoaldea Eskualdeko geologia ezagutzeko aukera ematen du.