34. Hosteleria-hoteles, pensiones y albergues

ELIZALDE HOTELA

Telefonoa: 
943 49 25 86
Helbidea: 
ELIZALDE AUZOA - IPARRALDE ETORBIDEA, 1
Jarduera: 
Ostatua. Hotela*. Elizalde Hotelak, natur gunean kokatua, aterpe bero eta erosoa eskeintzen du eta aldi berean Oiartzungo herriaz gozatzeko aukera ere bai. Bere arkitektura bereziak eta gaur egungo dekorazioak alojamendu egokia izatea bihurtzen du, lanera edo turismo moduan datozen pertsona guztientzako. Logela argitsuak, xehetasun zainduak eta konpartitzeko gune zoragarriak, zerbitzu atsegina eta profesionala, hotelera bueltatzeko aitzaki bikainak.

AITZARRI LANDETXEA

Telefonoa: 
943 49 17 10
Helbidea: 
KARRIKA AUZOA - ERROTAURRE ETXAIDIA 11
Jarduera: 
Ostatua. Landetxea. Landa ingurunean kokaturiko eraikuntza berriko etxea, estudio eta apartamentu batez horniturik, sarrerak independenteak direlarik. ESTUDIOA: gune zabala, errezeldun ohe batekin, tximinia, sofa-ohea, guztiz hornituriko sukaldea. Telebista eta bainugela osoa. Hau guztia haritzaz eta harriz dekoratua. Elbarrituentzat egokitua. APARTAMENTUA: bi logela, egongela sofa-ohearekin, telebista, guztiz hornituriko sukaldea eta bainugela osoa, haritzaz eta harriz dekoratua.

IRAGORRI LANDETXEA

Telefonoa: 
943492638
Helbidea: 
KARRIKA AUZOA - SORONDO BIDEA 2
Jarduera: 
Ostatua. Landetxea. XV. mendeko baserria da, barrutik guztiz berrituta, euskal baserriaren arkitektura tradizionala mantenduz. Aiako Harriko Parke Naturalean aurkitzen da, zelai zabalez inguratuta, paregabeko ingurune natural eta lasaian.

HOTEL RESTAURANTE USATEGIETA

Telefonoa: 
943 26 05 30
Helbidea: 
GURUTZE AUZOA, MALDABURU BIDEA, 15
Jarduera: 
Usategieta hotel jatetxea pribilegiozko ingurunean kokatuta dago, mendiz inguratuta, naturan bertan murgildurik. Paraje horretatik Jaizkibel Mendia eta Aiako Harria granitozko mendilerro ederra ikus daitezke. Gela handiak ditu eta landa-estiloz apainduta daude. Hala ere, bakoitzak berezko nortasuna du. Jatetxean ere landa-giro abegitsua arnas daiteke. Karta, kalitate handiko denboraldiko produktuetan dago oinarritua.

PELUAGA NEKAZALTURISMOA

Telefonoa: 
943 49 25 09
Helbidea: 
GURUTZE AUZOA - ARKALE BIDEA 31
Jarduera: 
Ostatua. Nekazalturismoa. Peluaga XV. mendeko euskal baserria da eta 1999. urtean erabat berritu zuten. Eraikina tokiko harri eta egurrekin egina dago eta pinturak xarma berezia eskaintzen dio baserriari. Hiru solairutan banatuta, baserriak 1.100 m2 ditu. Beheko solairuan harrera-lekua, telebista, irakurketa-gela, sukaldea, bainua, jangela eta ataripea daude. Lehenengo solairuan sei gela bikoitz daude. Guztiek bainua dute eta berogailu zentralez hornituta dago. Hirugarren solairuan ganbara eta egurrez estalitako terraza daude.

GURUTZE BERRI

Telefonoa: 
943 49 06 25
Helbidea: 
GURUTZE AUZOA, BIZARDI PLAZA 7
Jarduera: 
Ostatua. Hotela*. Jatetxea. Gurutze Berri hotela Oiartzungo Gurutze auzoan dago, ingurune harrigarrian, natura bete-betean, Aiako Harria granitozko mendilerro ederraren pare-parean eta Santiago Bidearen pasabidean. Erraz bisita daitezke inguruetako beste herriak eta hiriak, hotela oso ondo komunikatuta baitago. Kokapena:

BELABARATZ ATERPETXEA

Telefonoa: 
943 44 96 40
Helbidea: 
ZAMALBIDE AUZOA
Jarduera: 
Belabaratz, Errenteriako udal-aterpetxea, Zamalbiden dago. Zamalbide Errenteriako landa-auzoa da. Mendiz inguratuta eta baserri desberdinetatik hurbil, aterpetxean landa-inguruneaz goza daiteke. Belabaratz aterpetxetik gertu autobus publikoak geltokia du, beraz, erraza da Errenteriaraino iristea.

ARROKAUNDIETA ATERPETXEA

Telefonoa: 
943 27 00 33
Helbidea: 
PASAI DONIBANE BARRUTIA - CTRA GI-3440 ERREPIDEA KM 4 MONTE JAIZKIBEL MENDIA
Jarduera: 
Arrokaundieta aterpetxea Jaizkibel Mendian kokatuta dago, Gipuzkoako kostaldeko mendirik altuenean. Aterpetxea, Pasaiako barrutirik ederrenetariko batean (Pasai Donibanen) aurki dezakegu. Bertan urtez urte itsas zaporeak bizirik dirau. Mendi bete-betean murgilduta dago, pribilegiozko ingurunean, landaretzaz inguratuta, eta kostaldetik oso hurbil.

ENDARA LANDETXEA

Telefonoa: 
943340831
Helbidea: 
GAINTZA BASERRIA SAGASTI BAILARA 13
Posta-e.: 
Jarduera: 
Ostatua. Landetxea. Baserria ageri den lehenengo dokumentu ezaguna 1640. urtekoa da. Baserriaren oraingo izena Gaintza izan arren, lehen Endara esaten zitzaion. Gelak bi solairutan banatuta daude. Guztiek bainua eta leihoa dute. Gelak izendatzeko Jaizkibel Mendiaren toponimoak erabili dira. Egongelak 100 metro karratu baino gehiago ditu eta etxearen behe-solairuan kokatuta dago. Tximinia, informazio eta irakurketa-gunea, telebista eta lorategira begira kokatua dagoen beirate izugarria du. Etxea inguratzen lorategiak daude. GI-2638 errepidetik kilometro gutxira dago.

ARRI-GAIN LANDETXEA

Telefonoa: 
943491104
Helbidea: 
ITURRIOTZ AUZOA - SAROBE ERREKA BIDEA 13
Jarduera: 
Ostatua. Landetxea. Nekazalturismoa.