34. Hosteleria-hoteles, pensiones y albergues

AROXKENE LANDETXEA

Telefonoa: 
943494692
Helbidea: 
KARRIKA AUZOA - OIELEKU BIDEA 7
Jarduera: 
Ostatua. Landetxea. Aroxkene XV. mendeko baserria da. Kanpotarrek gehiago gozatu ahal izateko, 2002. urtean harri eta egur zaharrez berritu zuten. Barruan 6 gela bikoitz ditu, bainuz hornituta. Bata familiarra da. Gainera, honakook aurki daitezke: irakurketa-gela eta gela bat telebistarekin, HIFIarekin eta bideoarekin. Kanpoaldean baratze ederra eta lorategi zabalak daude, atsedena edo eguzkia hartzeko. Are gehiago, 200 metrora ibaia eta pilotalekua daude. Baso eta larre handiz inguratuta, Aiako Harria Parke Naturalaz gozatzeko toki aproposa da.

ZURGIARRE NEKAZALTURISMOA

Telefonoa: 
943341485
Helbidea: 
CTRA LEZO - GAINTXURIZKETA 26
Jarduera: 
Ostatua. Nekazalturismoa. Landetxea.

ERRETEGI HAUNDI NEKAZALTURISMOA

Telefonoa: 
943494629
Helbidea: 
ITURRIOTZ AUZOA - ERRETEGI BIDEA 2
Jarduera: 
Ostatua. Nekazalturismoa. Donostiaren eta Aiako Harria Parke Naturalaren artean Erretegi Haundi dago. Landa-etxeak xarma handia du eta, ondorioz, egonaldia ez da aise ahaztuko. Erretegi Haundik gonbita luzatzen dizue etxera joan eta ingurune naturalean merezitako atseden-egunez haiekin gozatzeko. 6 gela bikoitz ditu, guztiak bainu osoz hornituak. Bat minusbaliatuentzat egokituta dago. Egongela-jangela oso erosoa da eta tximiniaz nahiz telebistaz hornitua dago. Konpainian elkarrizketa goxoak izateko toki aproposa da.

ARKALE ZAHAR NEKAZALTURISMOA

Telefonoa: 
943490065
Helbidea: 
GURUTZE AUZOA - ARKALE BIDEA 21
Jarduera: 
Ostatua. Nekazalturismoa. Arkale Zahar euskal baserria da eta tokiko harriz eta egurrez eraiki zen. Gainera, baserrian tolare zaharra dute. Aiako Harria Parke Naturalaren sarreran kokatua dago eta beraren inguruan bailarako jatetxe gomendatuenak kokatzen dira. Arkale Zahar baserrira iristeko, lehenik eta behin Oiartzungo plazaraino iritsi behar da. Ondoren, Irun-Gurutze errepidea hartuko dugu eta 2 km-ra (Gurutze auzoan) Arkaleko bidea. Gutxi gorabehera 500 metro aurrerago baserria aurkituko dugu. Donostiatik 10 minutura eta Hondarribiatik 8 minutura kokatuta dago.

AÑARRE ZARRA NEKAZALTURISMOA

Telefonoa: 
943523751
Helbidea: 
ZAMALBIDE AUZOA - GI-2132 ERREPIDEA OIARTZUN - ASTIGARRAGA 13-12 KM.
Jarduera: 
Ostatua. Nekazalturismoa. Ardi esnea salgai. Baserri birgaitua, sei gela bikoitzekin, bakoitza bainuz hornitua, balkoia, telebista, eta berogailu zentrala eta 2-4 pertsonentzat apartamentua. Baserri bereizia. Sukaldea erabiltzeko eskubidea, egongela-jangela telebistarekin, ostatu hartu dutenentzat bakarrik. Hondarribiako eta Donostiako hondartzak 11 km-ra eta 8 km-ra daude, hurrenez hurren. Baserria Aiako Harria Parke Naturalean kokatuta dago, Artikutzatik eta Jaizkibeletik hurbil. Baserriaren inguruan sagardotegiak daude.

HOTEL LINTZIRIN

Telefonoa: 
943492000
Helbidea: 
PG LINTZIRIN, CTRA. N1, KM 469
Jarduera: 
Ostatua. Hotela***. Jatetxea. Lintzirin hotela Oiartzunen dago, Errenteriako hirigunetik oso hurbil; beraz, bi herriak aise bisita daitezke. Igarobidean dagoenez, Nazional 1 errepidearen ondoan, hain zuzen ere, oso ondo komunikatuta dago inguruneko hiriekin eta herriekin. Garraio publikoak (autobusak) ere badu geltokia.