Alojamiento

Mapako ikonoa: 

MALKORRA HOTEL & RESTAURANT

Telefonoa: 
943 49 50 30
Helbidea: 
GURUTZE AUZOA - GURUTZE BIDEA, 33
Jarduera: 
Hotel con encanto situado a los pies del parque natural de Peñas de Aia, a un paso de la frontera francesa y a 20 minutos de San Sebastián. Un lugar extraordinario para disfrutar de la naturaleza a pocos minutos de la ciudad. El relajo y la tranquilidad están siempre garantizados. Disponemos de un gran comedor en nuestro restaurante con cocina de tradicción y vanguardia. Destacamos los productos de temporada, en un ambiente rural con un marco incomparable.

B&B HOTEL DONOSTIA SAN SEBASTIAN AEROPUERTO

Telefonoa: 
943 91 24 51
Helbidea: 
PG LINTZIRIN - CTRA MADRID - IRUN KM 469
Jarduera: 
Hotela.

ANZIOLA NEKAZALTURISMOA

Telefonoa: 
629 72 77 33
Helbidea: 
GURUTZE AUZOA - GURUTZE BIDEA, 15
Jarduera: 
Bere kokapen estrategikoak, Aiako Harria parke naturalaren bihotzean eta Donostia (20 minutu) eta Hendaiaren (15 minutu) artean, gozamenaren, lasaitasunaren , erlaxazioaren eta jarduera kosmopolita eta turistikoen konbinazio perfektua sortzen du Euskal Herriko hiri (Donostia, Bilbo, Baiona, Biarritz ...) eta herri zoragarrietan. Bakea, pribatutasuna eta soinu gabeko egoerak kontzentrazio eta isolamendu egoerak sortzen ditu, azterketak, oposizioak, proiektuak edo inspirazio artistikoak prestatzeko egokiak.

LARRE-AUNDI NEKAZALTURISMOA

Telefonoa: 
943 51 57 63
Helbidea: 
ZAMALBIDE AUZOA - ALDURA ALDEA, 6
Jarduera: 
Baserria. Barazkiak. Behi haragia. XIX. mendeko baserria guztiz eraberritua baina antzinako baserriaren egitura mantenduz. Kokapena lasaia du, landa eremuan eta naturaz inguratuta baina hiritik asko aldendu gabe. Xarma handikoa eta maina handiz eraberritua. Egongela zabala du tximiniarekin, jangela, sukaldea erabiltzeko aukera (ostatua hartzen dutenentzako), amankomunako komuna, sei gela bikoitz handi komunarekin eta mendira begira dauden banakako terraza hornituekin eta Telebista TDTrekin.

ARRITXULO ATERPETXEA

Telefonoa: 
943 58 00 10
Helbidea: 
Lesaka bidea, z/g
Jarduera: 
Ostatua. Aterpea. Arritxulo, Oiartzungo udal-aterpetxea Aiako Harria Parke Naturalean murgilduta dago, pribilegiozko ingurunean, mendiz eta landaretzaz inguratuta. 80 toki ditu, baita egongela, tailerrak, jangela, ikus-entzunezkoen aretoa eta eskalada-murrua ere. Kanpoaldean kanpin-denda ere jar daiteke. Aterpetxe honek energia berriztagarriekin funtzionatzen du.WIFI.

AMAZKAR PENTSIOA

Telefonoa: 
658 931 891
Helbidea: 
ELIZALDE AUZOA - KONTSEJU ERREKA, 2 BEHEA
Jarduera: 
Amazkar pentsioa Oiartzungo hirigunean kokatuta dago, Elizalde auzoan hain zuzen ere. Hemendik abiatuta balio historiko handiko monumentuak bisitatu daitezke, Lartaungo Done Eztebe eliza edo udaletxea, besteak beste. Gainera, Aiako Harria Parke Naturalatik mendi ibilbide batean murgiltzeko aukera dago. Garraio publikoak (autobusa), badu zerbitzua ostatutik gertu eta autobideko sarrera ona dauka. Donostiako hiriburua kilometro gutxitara dago.

PASAIAKO ERROMESEN ATERPEA

Telefonoa: 
943 52 64 61
Helbidea: 
PASAI DONIBANE BARRUTIA - - ERMITA SANTA ANA - DONIBANE, 1
Jarduera: 
Pasaia Erromesen Aterpetxea Gipuzkoako herri xarmangarrienetariko batean dago (Pasai Donibane), Santa Ana ermitaren atzealdean hain zuzen. Aterpetxe hau kostaldetik doan Done Jakue bidearen barne dago eta Gipuzkoako Donejakue-Bide Lagunen Elkarteak kudeatzen du. Bertan erromesak atseden hartu ahal izango du, Pasaiako Badian murgilduz, bista ederrez inguratuta eta itsas giroaren kutsuaz gozatuz.

ERREKALDE HOTELA

Telefonoa: 
94 349 02 85
Helbidea: 
ERREKALDE ETXEA 22 (GAINTXURIZKETA)
Jarduera: 
Gipuzkoako gunearen erdialdean, Donostiako hiriaren eta Frantziako mugaren erdibidean dago Errekalde Hotela. 2011ko udan zabaldu genituen ateak. XVIII. mendeko etxea da eta, goitik behera eraberritua den arren, jatorrizko arkitektura-molde tradizionalari eutsi dio ( Oiartzun, Irun, Donosita, Lezo…) betiere, egungo zerbitzu eta erosotasunei uko egin gabe: igogailua, wifi konexioa (hotel guztian), zoru bero-emailea, telebista gela guztietan, eta motor eta bizikletetarako garaje itxia (dohainekoa).

ELIZALDE HOTELA

Telefonoa: 
943 49 25 86
Helbidea: 
ELIZALDE AUZOA - IPARRALDE ETORBIDEA, 1
Jarduera: 
Ostatua. Hotela*. Elizalde Hotelak, natur gunean kokatua, aterpe bero eta erosoa eskeintzen du eta aldi berean Oiartzungo herriaz gozatzeko aukera ere bai. Bere arkitektura bereziak eta gaur egungo dekorazioak alojamendu egokia izatea bihurtzen du, lanera edo turismo moduan datozen pertsona guztientzako. Logela argitsuak, xehetasun zainduak eta konpartitzeko gune zoragarriak, zerbitzu atsegina eta profesionala, hotelera bueltatzeko aitzaki bikainak.

AITZARRI LANDETXEA

Telefonoa: 
943 49 17 10
Helbidea: 
KARRIKA AUZOA - ERROTAURRE ETXAIDIA 11
Jarduera: 
Ostatua. Landetxea. Landa ingurunean kokaturiko eraikuntza berriko etxea, estudio eta apartamentu batez horniturik, sarrerak independenteak direlarik. ESTUDIOA: gune zabala, errezeldun ohe batekin, tximinia, sofa-ohea, guztiz hornituriko sukaldea. Telebista eta bainugela osoa. Hau guztia haritzaz eta harriz dekoratua. Elbarrituentzat egokitua. APARTAMENTUA: bi logela, egongela sofa-ohearekin, telebista, guztiz hornituriko sukaldea eta bainugela osoa, haritzaz eta harriz dekoratua.